Euskal Herriko SegaTxapelketako finala jokatuko da igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2012ko uztailaren 13a

Jon Kanflanka leitzarrak Erratzun jokatutako kanporaketan lortu zuen finalerako txartela. FInala herrian jokatu du igande honetan. Koldo ALDUNTZIN

Jon Kanflanka leitzarra finalean izanen da

Jon Kanflanka (Lei­tza, 31 urte), Mikel Alkor­ta (Donostia, Gipuzkoa; 41 urte), Juanjoxe Lizaso (Asteasu, Gipuzkoa; 51 urte) eta Jexuxmari Ormaetxea Urki (Oren­dain, Gipuzkoa; 36 urte). Lau segalari horiek izanen dira igande honetan, uztailak 15, Lei­tzan jokatuko den Euskal Herriko Sega Txapelketako finalean ariko direnak. 12:00etan hasiko da saioa.

KANPORAKETAK ERRATZUN
 
Segalari hauek ekainaren 30ean Erratzuko Iñarbil auzoan jokatutako kanporaketetan lortu zuten finalerako txartela. Zazpi segalari aritu ziren lanean, eta bakoitza 30 minutuz aritu zen ahalik eta belar-kilo gehien ebakitzeko hel­buruarekin, txukuntasuna aintzat hartuta. 
 
Lehen kanporaketan, Mikel Alkorta nagusitu zen, eta Jon Kanflanka bigarren izan zen. Gari Etxeberria (Amasa-Vi­llabona, Gipuzkoa; 29 urte) hirugarren sailkatu­ zen. Bigarren kanporaketan lau segalari aritu ziren: Juan Joxe Lizaso izan zen bizkorrena eta Jexuxmari Ormaetxea bigarren. Angel Magure­gi (Artzentales, Biz­kaia; 59 urte) eta Jon Intxaurbe (Zeanuri, Bizkaia; 36 urte) izan ziren hiruga­rren eta laugarren, hu­rrenez hurren. 
 
Sailkapen nagusian,  Mikel Alkortak 1.537,5 belar-kilo ebaki zituen; Lizasok 1.482 belar-kilo, Ormaetxeak 1.471,5 kilo eta Kanflankak 1.307 kilo. Horiek izanen dira igandean le­hian ariko direnak. Gainerakoan, Maguregik 1.279 belar-kilo ebaki zituen Erratzun, Intxaurbek 1.196 kilo eta Etxe­berriak 1.097 kilo. Azken hiru hauek finaletik kanpo gelditu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun