Eskola publikoko ikusgarria

Joana GUERENDIAIN 2012ko uztailaren 13a

Joana GUERENDAIN

Joan den ekainaren 23an eskola publikoko haurrek ikusgarri biziki polita eman zuten. Zirkora eraman gintuzten; lehoiak, zaldiak, akrobatak eta ahantzi gabe pailazoak, denak hor ziren publikoa animatzeko. Bukatzeko denek elkarrekin Maite zaitut kanta kantatu zuten gitarra eta bibolinaz lagundurik. Txalo bero bat irakasleei eramandako lanarentzat eta haurrei ere bai!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun