Eskoletako ikasturtea bukatu dela eta, Herriko Etxeak urte osoan haurtzaindegira haurrei etxeko lanak egiten laguntzera joan diren bolondresak eskertu nahi izan ditu. Laguntza hau haurtzaindegiko tenoreetan ematen zen, astelehen, astearte eta ostegunetan. Aldi oro bi pertsona joaten ziren, bat frantsesa egiteko eta bertzea euskara, eta gutti goitibeheiti, hiru eskoletako 10 bat haur biltzen ziren. Herriko Etxeak zintzur bustitze on batekin eskertu ditu.