Erositako produktuekin bazkaltzeko aukera izanen da igandean Baserriko Merkatuan

Joana GUERENDIAIN 2012ko uztailaren 13a

Haragia erretzeko ostatua muntatuko da plazan

 Igande honetan, uztailak 15, plazan baserriko merkatua eginen da hain­bat ekoizlerekin: haragia, barazkia, gasna... Ordura arte deus berririk ez, baina aurtengo bestak badu berezitasun bat, erositako produktuekin bertan baz­kaltzeko aukera izanen baita. Haragia erre­tzeko edo hazietan gauza gehiago emateko ostatu bat muntatua izanen da. Bertako produk­tuak ezagutzeko eta momentu goxo baten pasatzeko aukera izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun