Herriko besten ondotik, Amotzekoak ospatuko dira ondoko egunetan. Uztailaren 14an, Frantziako besta nazionala eta euskal ikurrinaren lehen agerraldiaren ospakizunaz gain, gaualdi ederra izanen da Amotzen Celtas Cortos taldeak kontzertua eskainiko baitu 22:30ean. Biharamunean, toki berean Pil Pil taldeko amikuztarrak entzuteko parada izanen da.
Bertzalde, gogoratu, gau guztiz ekitaldiak badirela udan: behi lasterketak igandetan, xixtera partidak astelehenetan, euskal dantza ikusgarriak asteartetan, euskal indar jokoak ortzegunetan eta pilota joko desberdinen erakustaldiak ortziraletan. Aurten ere ez da aspertzeko astirik izanen, beraz.