Uztailaren 15ean bukatzekoa zen aurtengo izokin arrantza denboraldia, baina uztailaren 11n, 48. izokina arrantzatu zuen Asier Oses Gainza 14 urteko beratarrak eta honela, gehieneko arrantza kopurura ailegatu zen. Beraz, bukatutzat eman da aurtengo sasoia.
Asier Oses Gainza arrantzalke ezagunen familiakoa da eta orain bi urte Lehenbizkoa arrantzatu zuen Ernesto Gainza osabak lagundu zion sasoiko azken izokina arrantzatzen. Ernestok berak sei izokin arrantzatu ditu aurten eta horien artean, sasoiko handiena. Ekainaren 8an atera zuen eta zortzi kilo terdi pisatu zituen. Asier ilobak atera zuenak, aldiz, 1,9 kilo zituen eta 58 zentimetro luze. Ernesto Gainzaren aitak, Sebastian Gainza arrantzale ezagunak ere 3 izokin atera ditu aurten Bidasotik.
Aurten arrantzatu diren 48 izokinetatik 21 markatuak ziren (%43,8), beraz, Nafarroako Gobernuak Oronoz Mugairiko piszifaktoriaren bitartez egindako birpopulaziotik sortutakoak eta bertze 27ak basatiak (%56,2). Banaz bertze, 4,79 kilo pisatu dute eta 76,4 zentimetroko luzera izan dute.
Aurtengo Lehenbizikoa maiatzaren 1ean atera zuen Argedasko José Brontek.