Euskadiko lasto-jasotze txapelketa jokatuko da uztailaren 15ean Alegian

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 13a

Carlos Sein, Eneko Telletxea eta Arkaitz Retegi igantziarrak izanen dira Nafarroako ordezkariak

Uztailaren 15ean, igande aratsaldeko 18:30etik aitzinera jokatuko da Alegian (Gipuzkoa) Euskadiko lasto.jasotze txapelketa. Nafarroako ordezkari hiru igantziar izanen dira: Carlos Sein Garcia, Eneko Telletxea Iraola eta Arkaitz Retegi Zamorano.

Uztailaren 15ean, igande aratsaldeko 18:30etik aitzinera jokatuko da Alegian (Gipuzkoa) Euskadiko lasto.jasotze txapelketa. Nafarroako ordezkari hiru igantziar izanen dira: Carlos Sein Garcia, Eneko Telletxea Iraola eta Arkaitz Retegi Zamorano.

Hiru igantziarrekin batera, bertze bederatzi kirolari ariko dira, hamabiko taldea osatuz: Jose Lauzirika (Arangiz, Araba), Unai Ardeo (Getxo, Bizkaia), Jon Lapazaran (Markina, Bizkaia), Joxemari Atutxa (Dima, Bizkaia), Andoni Agirreurreta (Astasu, Gipuzkoa), Pello Argaia (Zizurkil, Gipuzkoa), Lander Otermin (Gipuzkoa) eta Andde Arbenoitz (Urruña, Lapurdi).

Kirolariek ahalik eta jasoaldi gehien egin beharko dituzte 40 kiloko lasto-fardoarekin, 7 metrora goratuz, bi minutuko txandan.

Aurten ez da ariko azken hiru urteetan txapeldun izan den Joxemartin Bustintza Tubi bizkaitarra, ezta hiru urte horietan azpitxapeldun eta 2008an txapeldun izan zen Iñaki Bereau igantziarra ere. Aldiz, Jon Lapazaran berriz lehiatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun