Hondakinen bereizketaz azalpenak ematen ari dira etxez-etxe

TTIPI-TTAPA 2012ko uztailaren 13a

 Birziklapenaren ingu­ruko sentsibi­li­zazio kan­­paina egiten ari da Mendialdea Mankomunitatea Arano, Areso, Goizueta eta Lei­tzan, hondakinak ongi bereizteak duen ga­rran­tzia erakusteko. Langabezian dauden bi lagun kontratatu dira eta uztailaren 6az ge­roztik, etxez-etxe da­bil­tza­­ zaborren bereizketaren azalpenak ema­nez eta galderak eginez: 09:30­etik 13:30­­­era eta 15:00­­­­etatik 18:00­etara. Gaikako bilketa hasi zenetik urteak pasatu badira ere, 2010era arte ez zen osatu, enbaseen edukiontzia orduan paratu bai­tzen. Tarte honetan, Mankomunitateak balan­tze ona egin du, «urte­ batean en­ba­seen bilketa bikoiztu dela» esanez.  2010­ean 54,55 tona bildu ziren eta iaz 101,44. «Honek 200 tona CO2­ isurtzea galerazi du». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun