Igande honetan, uztailak 15, Sarako plazan baserriko merkatua eginen da hainbat ekoizlerekin: haragia, barazkia, gasna... Ordura arte deus berririk ez, baina aurtengo bestak badu berezitasun bat, erositako produktuekin bertan bazkaltzeko aukera izanen baita.
Haragia erretzeko edo hazietan gauza gehiago emateko ostatu bat muntatua izanen da. Bertako produktuak ezagutzeko eta momentu goxo baten pasatzeko aukera izanen da.