Aurreko urtekoaren antzekoa izanen da aurtengo festetako egitaraua

Fernando ETXEBERRIA 2012ko uztailaren 12a

Otorduak izaten dira festetan jende asko biltzen duten ekitaldietako batzuk. Fernando ETXEBERRIA

Abuztuko alean festetako programa kaleratuko dugu

 Abuztuko festetako programa prestatu du Udalak eta iazkoaren an­tzekoa izanen da. Aizkora apustuak, herri ki­rolak­, mus txapelke­ta, pilo­ta partidak eta frontoiko bazkaria izaten dira jende gehiena erakartzen duten ekitaldiak. Musika­ taldeen dantzaldiak, ordea, garestienak izan ­arren, ez dute publi­ko askorik izaten. Joan den ur­tean, adibidez, musika­ jotzen ari zen talde batek alde egitea eraba­ki zuen, inor ez zegoela ikusita. Aipatzekoa da, krisi­ larri honen on­­dorioz, he­rri ba­tzue­tan festa egunak mu­rriz­tu­ dituztela, baina Ezku­rrako Udala zorrik ez duen­ udaletako­ bat da eta hortaz, aurten ez da murrizketa­rik izanen. Abuztuko lehe­n aldizkarian argitaratuko da festetako egitaraua.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun