Parkean dela edo igerilekuan dela, denborapasarako aukera ederra dute neska-mutikoek udan. Igerilekuan, ikasteko aukera ere badute, dagoeneko martxan baitaude igeriketa ikastaroak. Uztailaren 2an hasi eta uztailaren 31ra bitarte izanen dira, guztira 16 egun izanen dituzte igeri egiten ikasteko. Ikastaroa ematen ari den monitorea, berriz, Joseba da eta klaseak astelehen, asteazken, ortzegun eta ortziraletan ematen ditu. Egun bakoitzean bi ordu eskaintzen ditu, ordu erdiko ikastaroak eginez. Horrenbestez, lau talde ari dira eguneko, eta talde bakoitzean 5-6 haur. Haur bakoitzak eguneko bi euro ordaindu behar ditu eta ikastaro osoa 32 euro kostatzen da. Arrakasta haundia izan du ikastaro honek, haurrak hagitz kontent hasi dira, eta dagoeneko 25 haurrek izena eman dute. Honekin lotuta, igerilekura joateko animatu nahi zaituztegu, ederki pasatzeko aukera izanen baituzue.