Bi urtetarako usategien aprobetxamendua enkante publikoan erabakitzeko deialdia egin du Udalak. Abuztuaren 11n, larunbatarekin, eginen da enkantea, 12:00etan.
Zortzi frontetan banatuta, 70 usategi aterako dira enkantean.
Lehenbiziko frontean, Golbai izenekoan, hamaika usategi daude eta hasierako prezioa 27.000 eurotan finkatu du Udalak. Bigarrenean, Uztalakordan, zortzi usategi daude eta hasierako prezioa 10.500 eurokoa izanen da. Hirugarren frontean, Bidakorrin, hamaika usategi daude eta 8.250 eurotan finkatu du Udalak hasierako prezioa. Laugarrenean, Labeagan, bederatzi usategi daude eta 4.000 eurokoa da hasierako prezioa. Bosgarrenean, Bidasostan, hamar usategi daude eta 4.500 eurokoa izanen da hasierako prezioa. Seigarrenean, Txarutan, zazpi usategi daude eta 5.250 eurotan finkatu dute hasierako prezioa. Zazpigarrenean, Ubedon, sei usategi daude eta 1.000 eurokoa da hasierako prezioa eta zortzigarrenean, Argibelen, 8 usategi daude eta 1.500 eurokoa izanen da hasierako prezioa.
Enkante honen baldintza-agiria jendearen eskura dago idazkaritzan.