Txarrak kanpora, onak barnera

Markel LIZASOAIN 2012ko uztailaren 12a

Urroztarrak, zubietarrak, eratsundarrak eta oronoztarrak aritu dira saldistarrekin, txapelketan. Jende franko bildu da apiriletik hona partidak ikustera, eta, lehen aldia izanda den-dena ongi atera ez

Heldu den urtean ere etorriko dira sanjoanak, eta belarrak

 Elorri adarrak daude ateetan, etxeak zaintzen, San Joan egunaz geroz­tik. Batzuek, beharbada, erramua ere paratzen izanen dute, oraindik.

Pesta aurrean, bela­rrak­ egiten aritu zen jendea, abaila, aro ona toka­tu baitzen. Eta akitu ere be­larrari buelta ematen akitu du, astelehenarekin, herri bazkarira joan ez zenak. Banka herrian­, be­rriz, belar guziak eginak, nonbait, hamar lagun etorri baitziren handik honaino bazkaltzera; hamar bankar, eta ez hamar fran­tses, askok ohitura duten­ bezala, Iz­pegiko lepoa pasatu eta bertan baitago Banka, Baigorritik 8 kilometrora, Leon Etxeko­loneari galdetu bestela. Kantu poli­tak eman zituzten, bazkalondoan, trikitilariek lagunduta, eta asko bizitu zuten giroa.
 
Igandean, lan han­diak­ egin zituzten aizkolariek, eta berotu ederra hartuta, Erasunek ira­bazi­ zion, hondarreko tron­koan, Larretxeari. Arra­tsaldean, pilotan ziren ari beharrak, binaka eta lau t'erdian. Binaka, Lopetxenekoak eta Mariezkurrenak irabazi zuten, eta lau t'erdian, Bendoiro eratsundarrak.
 
San Joan bezperan ere, buruz buru aritu ziren, aizkoran; Saralegik iraba­zi Kañamaresi. Musean, Arretxeko aita-semeak gelditu ziren bes­te gu­zien­ gainetik. Ho­rietaz­ gainera, hau­rren jokoak egin zituzten larunbatean. Bi edo hiru urte dira zenbait­ ama berriz hasi zirela hau­rren jokoak presta­tzen, eta a ze fantasia ibi­ltzen duten hau­rrek! Arra­tsean, Triki Hots lasartea­rrak etorri ziren jotze­ra.
 
Ortziralean hasi ziren pestak. Lehenik, pala txapelketako finala izandu zen; anaien arteko partida, eta atzenean, Juanenea anaientzat pernilak. Ondotik, zopak jatea, eta dantzaldia Modestorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun