Giro ederrean joan zen aurtengo San Juan bezpera. Haurrak sua egiteko etxez-etxe kartoiak biltzen aritu ziren aurretik, eta egun berean, sua egin baino lehen, azken urteotan bezala, berendu-afaria egin zen plazan, bakoitzak bere jatekoa eramanez. 30 haurretik goiti bildu ziren eta 40 bat heldu ere izanen ziren. Ondotik, sua egin zen, haurrendako lehenbizi eta helduendako gauerdian. Plazako su haundiaz gain, etxe atarietan ere nonahi ikusi ziren suak. 00:00etan ezkil jotzea ere egin zen, eta soinurik ere ez zen falta izan, su inguruan dantzan ibiltzeko. Saldiasen ere fiestak izaki, batzuk harat joan ziren gero.