Amabirjinetako programa prestatzen hasia da Festa Batzordea

Fermin ETXEKOLONEA 2012ko uztailaren 12a

Iazko aurrekontuaren beretsua izanen da

 Oraindik hilabete gelditzen bada ere, Amabirjin fiestetako programa lantzen ari da Udaleko Festa Batzordea eta dagoeneko bilera batzuk eginak ditu. Au­rreko urteetan bezala, abuztuaren 14tik 18ra izanen dira eta etorriko diren musika taldeen artean, Trikidantz, Astia­za­ran anaiak, Bixente akordeoilaria, Aierrik herriko taldea eta Gabe­nara leitzarrak daude. Horiek baieztatuak dira.­

Orokorrean, aurreko urteetakoaren berdin­tsua izanen da egitaraua, baina beharbada berrikuntzen bat edo bes­te ere izanen da.  Aurrerago argituko ditugu xehetasunak. Au­rrekontua ere iazkoaren beretsua izanen da. 9.000 euroren azpitik ibili ohi da fiesten aurrekontua eta musika taldeek sortzen dute gastu haundiena. Dena den, aurtengo aurrekontua oraindik ez da zehaztua.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun