Merkatariak

TTIPI-TTAPA 2012ko uztailaren 12a

Nafarroako Merkatarien Federazioak bizi dugun egoera honi buelta ematearren martxan paratu duen kanpaina batean parte hartzea erabaki du Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak. Horretarako, elkarteko bazkide batzuek erakusleiho aldaketa bat egitea erabaki dute. Ekimen honen bidez, baikortasuna zabaldu nahi da, aktibitate komertzialari bul­tzada bat eman eta saltokiak zein bezeroak mugi daitezen lortu, krisi ekonomikoari buelta emateko. Kanpainarekin bat egin duten komer­tzioek beraien eskaparateetan kartelak paratu dituzte eta kanpainaren lema daraman poltsak banatuko dituzte.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun