Europako kamioi lasterketa txapelketako laugarren proba jokatu zen ekaineko laugarren asteburuan Nogaron (Frantzia). Jabier Mariezkurrena gidariarentzat eta Truck Navarra Competicion taldearentzat bigarren proba izan zen Jaramakoaren ondotik. Asteburua ongi hasi ez bazen ere, bikain akitu zela erraten ahal da, podiumera igo baitzen. Lasterketa hirugarren postuan akitu zuen Mariezkurrenak. Azkenean, gainera, komisarioek bigarren sartu zena zigortu zuten eta postu hori izan zen doneztebarrarentzat.