Aste honetan hasi da neska-mutikoendako Udako Kirol Eskola

TTIPI-TTAPA 2012ko uzt. 12a, 15:15

Abuztuaren 3ra arte astean hiru egunez elkartuko dira

 Aurtengoarekin hamabigarren aldiz, Udako Kirol Eskola paratu du martxan Erreka Kirol Elkarteak, zonaldeko haur eta gazteendako irekia. Astelehen honetan hastekoak ziren, eta abuz­tuaren 3ra bitarte, hainbat kirol landuz uda pasatzeko bertze modu bat eskainiko diete neska-mutikoei. 

Astelehen, asteazken eta ortziralero eskoletako frontoian eta kiroldegian izaten dira, 11:00­etatik 12:00etara talde ba­tekoak, eta 12:00etatik 13:00etara bertzeak. Bazkideendako prezioa 33 eurokoa da, eta 36koa gainerakoendako. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun