Salma eta Maimunak gure artean pasako dute uda hau ere

Maider PETRIRENA 2012ko uztailaren 12a

Aintzane, Maimuna, Izaskun eta Salma. Izaskun ALTZURI

Abuztuaren 20ra arte Sunbillan egonen dira

Ekainaren 21ean etorri ziren Salma eta Maimuna sahararrak berriz gure herrira eta aurtengo uda ere hemen pasako dute. Salma Izaskun Altzuriren etxera eta Maimuna Aintzane Agirrerenera etorri dira. Guztira hemezortzi neska-mutiko etorri dira Saharatik gure eskualdera.

Abuztuaren 20ra bitarte egonen dira Sunbillan. Hagitz neska politak eta jatorrak dira, argazkian ongi ikus daitekeen bezala, eta dagoeneko Sunbillara ego­kituak dira, ez baita etorri diren lehenbiziko aldia.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun