Urte Berri On Amona! filmarekin hasi ziren udako ekitaldiak. Jende andana bildu zen frontoian ekainaren 22ko gauean. Ondoko egunean, Sanjuan sua izan zen plazan. Hagitz arrakastatsua izan zen; 75 bat lagun bildu baitziren berendu-afaria egitera eta ondotik, bertze hainbat gehiago su gainetik salto egitera. Hurrengo asteburuko Zugarramurdiko antzerki taldearen Akelarre obra ere jendetsua izan zen. Gainera, herriko lau antzezle aritu ziren: Koldo, Unai, Janire eta Daria.