Trikitixa txapelketa

Irune eta Itsaso 2012ko uztailaren 12a

Uztailaren 1ean, Baz­tan, Malerreka eta Bidasoko XV. Trikitixa Txapelketa jokatu zen. Ttikien mailan, 13 bikotetik 5 he­rrikoak ziren eta lehenengo aldiz parte hartu zuten txapelketa batean: Olaia Iturria eta Rafaela Gomes, Igone Arozena eta Janire Telletxea, Uxue Iturria eta Leire Iribarren, Mar­txel Larraza eta Eduar­­da Gomes eta Ainhoa Telletxea eta Aritz Irazoki. Urduritasunaz aparte, denek saio bi­­kaina egin zuten, eta aipatzekoa Ainhoa Telle­txea eta Aritz Irazokik lortutako bosgarren postua. Gazteetan, Itsa­so eta Irune Elizagoienek txapela ekarri zuten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun