Bisita gidatuak eginen dira uda honetan ere. Herrian barna, Patxiku Irisarrik eskainiko ditu uztailean eta abuztuan. Astelehenetik larunbatera, eguerdiko 12etan abiatuko dira bisitak herri sarrerako aparkalekutik, plazan akautzeko. 3 euro gostako da eta 20 lagunetik goitiko taldea bada, bi euro. Norbaitek bisita arratsaldez egin nahiko balu, 637 466107ra deitu beharko du.
Eta usategietan, Laura Elizagoien ibiliko da. Guttienez 10 pertsonako taldeentzat izanen da. 600 urte baino gehiago dituen eta oraindik bizirik mantentzen den sare bidezko uso ehiza tradizionalaren prozesua ezagutzeko aukera izanen da. Pertsonako bi euro kostako da. Aitzinetik erreserba egin behar da (690 267756).