Uztailaren 13an, ortziral arratseko 20:00etan botako da Iturengo bestetako txupinazoa eta kalejira abiatuko da herriko musikari eta buruhaundiekin. Baina txupinazoa baino lehen, 17:00etan pailazoak izanen dira herriko plazan, Ibintzaren eskutik eta 19:00etan herriko dantzariek saioa eskainiko dute. Txupinazoaren ondotik, 21:30ean afaria izanen da Altxunea erretegian, Ibintzak antolatua. Gauerditik goizaldeko 04:00etara dantzaldia izanen da Trikidantz taldearekin.
Uztailaren 14an, larunbat goizeko 10:00etan dianak joko dituzte. 11:00etatik 13:00etara serigrafia tailerra eta haur joku tradizionalak izanen dira Gazte Asanbladaren eskutik, baita puzgarriak ere. 14:00etan gazte bazkaria eginen dute. 16:30ean Gazte jokuak. 18:00etan pintxo lehiaketa, txokolatada eta zingar jatea. 20:00etatik 21:30era dantzaldia Garraxi taldearekin. 00:30ean Norte Apache eta Karenka taldeen emanaldia. Ondotik dantzaldia Garraxi taldearekin.
Uztailaren 15ean, igande goizeko 10:00etan diana joko da. 11:00etan puzgarriak izanen dira. 12:30ean Herri kirolak. 17:30ean Gorritiren animalien ikuskizuna eta mus txapelketa.19:00etan tortilla txapelketa jokatuko da. Partehartzaile bakoitzak bere tresnak ekarri beharko ditu, baina osagaiak udalak jarriko ditu. Postre lehiaketa ere eginen da eta kasu honetan, bakoitzak etxean prestatu beharko du bere bandeja. Barrikotea izanen da eta apo jokoa. 20:30ean Aire ahizpen kantaldia. 23:00etatik 02:00etara dantzaldia Gabenara taldearekin.
Uztailaren 16an, astelehen goizeko 10:00etan dianak jokodira. 10:30ean plater tiroketa izanen da. 11:00etan Puzgarriak haurrentzat. 12:00etan pilota txapelketako finalak jokatulo dira. 14:00etan herri bazkaria Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin. 20:00etatik 21:30era dantzaldia Aierrik taldearekin. Gauerditik goizaldeko 04:00etara dantzaldia Aierrik taldearekin, bestak akitzeko.