Garaipenarekin eta nagusitasuna erakutsiz egin du debuta Ezkurra II.ak

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 16a

Josetxo Ezkurrak bere nagusitasuna erakutsi zuen. Maialen Andres

Lau gaztek debuta egin zuten erremonte profesionalean uztailaren 14an Galarretan. Josetxo Ezkurra doneztebarrak eta Labaka azpeitiarrak, 35-16 irabazi zieten urduri aritu ziren Otaegi eta Aizpuru III azpeitiarrei. Baina garaipenaz gain, Ezkurra II.aren nagusitasuna azpimarratzekoa izan zen, beterano baten tenplearekin manejatu baitzuen partida eta dena ongi egin zuelako.

Labakak ere partida polita egin zuen, baina Ezkurra II.ak aginduzuen. Urdinak nagusi ian ziren eta 27-16 zirela, Ezkurrak direkta sartu eta 8-0ko partzialarekin, 35-16ko garaipena lortu zuen profesionaletako bere lehen partidan. Itxuraberritutako Galarretak sarrera ona izan zuen, debutari bakoitzak 30-40 bat zale eraman baitzituen.

Partida nagusian, Xanti Uterga eta Ionek 40 eta 39 irabazi zieten Zeberio II eta Barrenetxea IV.ari. Kutxa 2012ko prebian, Juaristik 30 eta 17 irabazi zion Etxeberria IV.aro eta azkeneko partidan, Urrutia II eta Zubizarretak 30 eta 28 irabazi zieten Matxin VI eta Saldiasi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun