Asteburu honetan jokatu dira Baztan-Errekako XXXIII. Laxoa txapelketako final laurdenetako itzulerako partidak eta dagoeneko erabakia gelditu da finalerdietako protagonista zein izanen diren.
Doneztebe Ak 9 eta 4 irabazi zion Doneztebe Bri, beraz, uste baino errazago lortu du Doneztebe Ak final erdietarako txartela, joanekoan joko bakarrarengatik irabazi baitzion herriko B taldeari.
Doneztebe Dk 1 eta 9 galdu zuen Irurita Bren kontra. Joanekoan ere erraz, 9-3 irabazi zuten iruritarrek, beraz ez zen ezusterik izan.
Irurita Ak 9 eta 4 irabazi zion Arraioz Bri, joaneko partidan bezalaxe.
Oiz Ak, azkenik, 9 eta 2 irabazi zion Arraioz Ari. Joanekoan ere, Arraiozen, 5 eta 9 irabazi zuten oiztarrek.
Beraz, Iruritak bi talde sartu ditu finalerdietan, eta Doneztebe eta Oizek bana. Arraiozek, aldiz, ez du ordezkaririk izanen finalerdietan ezta, noski, abuztuaren 4an Arraiozko plazan jokatuko den finalean ere.
Finalerdietan, Doneztebe A, Irurita Bren kontra ariko da (lehenbiziko partida Donezteben) eta Irurita A, Oiz Aren kontra (lehenbiziko partida Iruritan).