Ion Zeberio, Luziano Mitxelena eta Patxi Meokik emaitza onak lortu dituzte Errioxako Itzulian

Ttipi-Ttapa 2012ko uztailaren 10a

Ion Zeberio Errioxako Itzulian lortutako sariekin.

Sailkapen nagusian seigarren izan da Zeberio

Transportes Bidasoa taldeko Luziano Mitxelena eta Ion Zeberiok eta AEL taldeko Patxi Meoki baztandarra ongi moldatu dira Errioxako Itzulian. Zeberiok senior mailan bi etapa garaipen eta sailkapen nagusian seigarren izatea lortu du; Master 50 mailan laugarren izan da Mitxelena eta Meokik master 50 kategorian garaipena lortu du.

Transportes Bidasoa taldeko Luziano Mitxelena eta Ion Zeberiok eta AEL taldeko Patxi Meoki baztandarra ongi moldatu dira Errioxako Itzulian. Zeberiok, azken etapan, hirugarren postua lortu zuen eta horrez gain, mendiko sailkapena ere irabazi zuen. Senior mailan bi etapa garaipen eta sailkapen nagusian seigarren izatea lortu zuen. Mitxelena, berriz, 27. izan zen sailkapen nagusian. Master 60 mailan aritu arren, master 50 mailan parte hartu behar izan zuen eta laugarren izan zen. Baztandarrak master 50 mailan garaipena lortu zuen, sailkapen nagusian 9. izanda.

Erlojupekoarekin hasi zen itzulia eta Zeberio seigarren gelditu zen, irabazlearengandik 21 segundora. Mitxelena, berriz, 56 segundora gelditu zen. Eguneko bigarren etapan, haize haundia egin zuen eta Zeberiok ia hiru minutu galdu zituen, 19. sailkatuz. Biharamuneko etapan aitzineko egunean galdutako denbora aprobetxatuz ihes eginda pasatu zuen lasterketa osoa eta hirugarren bukatu zuen, eta mendiko sailkapena irabazi zuen, eguneko lau portuetatik hirutan lehenbiziko postua lortuz.

Tranportes Bidasoa taldeko txirrindulariak kontent gelditu dira Errioxan egindako lanarekin, eta orain lasterketa gutti izan arren, datozen erronketarako oporretan lanean segituko dutela adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun