Usopop jaialdia Sarako zahar etxe zaharreko parkean eginen da uztailaren 7an

Joana GUERENDIAIN 2012ko uztailaren 6a

Giro ederra izanen da larunbat arratsean Saran. Artxiboko argazkia

Lau talde igoko dira eszenatoki gainera larunbat gauean eta sartzea urririk izanen da

Uztailaren 7an, larunbat gauarekin, Usopop festibalaren itzulera dugu Saran. Usaian, Lizarrietan egin izan da, baina aldi honetan plazara etorriko dira, zahar etxe zaharraren parkera, hain zuzen.

Uztailaren 7an, larunbat gauarekin, Usopop festibalaren itzulera dugu Saran. Usaian, Lizarrietan egin izan da, baina aldi honetan plazara etorriko dira, zahar etxe zaharraren parkera, hain zuzen.

Arratsaldean, 18:30etik goiti hasiko dira kontzertuak eta talde gonbidatuak ondokoak izanen dira: Botibol Baionako folk taldea, Belako mungiar talde gaztea, Gari Hertzainak taldeko kantari ohia eta Elorn dja. Lehentxeago Pantxika Solorzano eta Xanok Elektronik Plist haurren­tzako dan­tzaldia aurkeztuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun