Erakusleiho aldaketa egin dute Doneztebarrak elkartean uztailaren 4tik 15era

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 6a

Eskaparatean erakusten denak ez du zerikusirik izanen komertzio horretan saltzen denarekin

Doneztebarrak merkatari elkartea, Nafarroako merkatari elkarteak patrozinatzen duen kanpainari erantzunez erakuslehio aldaketa bat egitea erabaki du uztailaren 4tik 15era. Iniziatiba hau, Nafarroako saltokiek buelta eman nahi diogu kanpainaren barrenean dago.

Asoziatu edo elkarteek bakarka edo elkarrekin parte hartu dezakete eta kasu honetan, Donezteben sortu den ideia eskaparate aldaketa bat egitea izan da, «modu honetan, nik zu publizitatzen zaitut eta zuk ni, ez du batere zer ikusirik erakuslehioan agertzen denak bertan saltzen denarekin», elkartetik jakinarazi dutenez. Ideia hau, uztailaren 4tik 15era martxan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun