Lau urtetan 624 konpostontzi banatu dira Baztan-Bidasoaldean

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 4a

Kanpaina honetako azkenekoak uztailaren 4an, asteazken arratsaldean banatuko dira Beran

Azken aste hauetan zehar konpostontziak banatu dituzte berriz ere Baztango Udalak eta Malerreka eta Bortzirietako Mankomunitateek. Izena eman zuten familia guztiekin bilerak egiten ari dira azaltzeko konposta nola egiten den, zer botatzen ahal den eta zer ez, ze arazoak izaten ahal dituzten eta nola konpondu...

Ekainaren 18an Arizkunen egin zen konpostontzien banaketa, 21ean Iruritan, 23an Elizondo eta 26an Donezteben. Guztira 165 konpostontzi inguru banatu ziren Baztanen, eta 88 Malerrekan. Asteazken honetan, uztailak 4, Bortzirietako konpostontziak banatuko dira. Berako Beralandetan eginen da bilera, asteazken arratsaldeko 18:00etan. Aurten 43 konpostontzi gehiago banatuko dira Bortzirietan. Honela, 4 urte hauetan egindako kanpainekin, guztira 624 konpostontzi inguru izanen dira Baztan-Bidasoaldean, 336 Bortzirietan, 182 Baztanen eta 106 Malerrekan.

Norbait animatzen bada, zerrenda berria betetzen ari dira. Izena emateko Baztango Udalera (948 580006), Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatera (938 635254) edo Malerrekako Mankomunitatera (948 451746) deitu beharko da.

Bertze aldetik, traste zaharren bilketa egiteko telefono berria ere zabaldu dute Mankomunitateek: 672 045 734.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun