Doneztebek irabazi du Nafarroako Herriz Herriko Pilota Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2012ko uztailaren 9a

Lau partidatatik bi irabazi dizkio Iruñeko taldeari baina tantoak kontuan hartuta txapeldun izan da

Nafarroako Herriarteko 44. Pilota Txapelketaraen finala jokatu zuten uztailaren 8an Iruñeko Labrit pilotalekuan Iruña eta Doneztebeko Erreka taldeek. Kostata lortu zuen Doneztebeko taldeak txapela, izan ere, lau partidetatik bina irabazi zituzten Iruñeak eta Doneztebek, eta azkenean, desenpatea egindako tantoen arabera erabaki zen. Hala, joan den urtean lortutako txapela aurten ere Doneztebera ekarri du Errekak.

Alebinen mailan, Doneztebeko Aimar Otxotekok eta Enaitz Telletxeak 14-18 galdu zuten Iruñeko Oskoz eta Mataren kontra.

Infantil mailan, Joanes Bakaikoa eta Ruben Medina doneztebarrek erraz irabazi zieten Iruñeko Okiñena eta Iruritari, 18-1eko markagailuarekin nagusitu baitziren. Gainera, infantil mailako jokalari hoberena Joanes Bakaikoa izendatu zuten.

Jubenilen mailako partidan bigarren puntua lortu zuen Errekak. Ugaitz Elizalde eta Adur Lasak 22-17 irabazi zieten Iruñeko Espinal eta Cordoni.

Seniorretan, ordea, ez zuten irabazterik lortu Errekakokek. Gaizka Bendorio eta Jon Gorritik osatutako bikoteak 6-22 galdu zuen Iruñeko Diaz eta Okiñenaren kontra. Beraz, bina partida irabazita egindako tantoek erabaki zuten txapela, 60 Doneztebek eta 58 Iruñeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun