Sunbillan desagertutako gizaseme baten bila dabiltza

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 3a

Baserri baten bakarrik bizi da 79 urteko sunbildarra eta igandetik falta da

Uztailaren 1etik, igandeaz geroztik baserritik falta den 79 urteko gizasemearen bila segituko du Nafarroako Larrialdi Agentziak. Uztailaren 2an, astelehenean hasi ziren bilaketa lanak, igandeaz geroztik ez baita sunbildarraren berririk.

Baserri batean bakarrik bizi da desagertutakoa eta senideek astelehenean salatu zuten desagerketa, igande arratsaldean berekin izan zirela jakinarazi ondotik. Nafarroako Larrialdi Agentziak foruzainak, Oronozko suhiltzaileak eta helikoptero bat, guardia zibileko GREIMeko unitatearekin mugiarazi ditu, baita salbamendu zakurren taldeko boluntarioak ere. Uztailaren 3an, astearte goizeko 09:00etan hastekoak dira berriz ere bilatze lanetan eta Sunbillako bizilagunak ere ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun