Iruñeko Sanferminetako erremonte txapelketa uztailaren 5ean abiatuko da

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 4a

Antolatzaileak, laguntzaileak eta Sanferminetako txapelketan parte hartuko duten erremontelariak (Ion bakarrik falta zen), uztailaren 3an Gaztelu Enparantzako kioskoan egindako aurkezpenean. Utzitako

Lau bikote haundi lehiatuko dira uztailaren 8an jokatuko den finalerako txartelaren bila

2012ko Sanferminetako binakako erremonte txapelketa uztailaren 6an abiatuko da, uztailaren 3an Gaztelu Enparantzako kioskoan egindako prentsaurrean jakitera eman zutenez. Iruñeko udalaren, etxe babesleen eta Euskal Jai Berri Fundazioaren eta Oriamendi 2010 antolatzaileen ordezkariak izan ziren, txapelketan parte hartuko duten erremontelari batzuekin batera.

2012ko Sanferminetako binakako erremonte txapelketa uztailaren 6an abiatuko da, uztailaren 3an Gaztelu Enparantzako kioskoan egindako prentsaurrean jakitera eman zutenez. Iruñeko udalaren, etxe babesleen eta Euskal Jai Berri Fundazioaren eta Oriamendi 2010 antolatzaileen ordezkariak izan ziren, txapelketan parte hartuko duten erremontelari batzuekin batera.

Finalerdietako ligaxkako partiden sarrerak 15 eurotan salduko dira eta finalekoa 20 eurotan. Erremonte zale eta Euskalera joan ohi direnek lau egunerako abonoa erosteko aukera izanen dute 35 eurotan eta gisa horretara, egunero-egunero sarrera erosi beharko balute baino 30 euro guttiago ordainduko dute.

Lau bikote osatu dira eta finalerdietako ligaxkako lehen partidak uztailaren 5ean, ortzegun arratsaldeko 16:30etik aitzinera jokatuko dira. Lehenik, Koteto Ezkurra eta Patxi Olazar Doneztebeko osaba-ilobak, Zeberio II eta Joxe Etxeberria III. doneztebarraren kontra ariko dira. Bigarren partidan, Urriza eta Ion, Gorka Urtasun iruritarra eta Julen San Miguel doneztebarraren kontra.

Uztailaren 6an, ortziral arratsaldeko 16:30etik aitzinera, Ezkurra eta Olazar, Urtasun eta San Miguelen kontra ariko dira eta bigarren partidan, Urriza eta Ion, Zeberio II eta Etxeberria III.aren kontra.

Uztailaren 7an, larunbat arratsaldeko 16:30etik aitzinera jokatuko dira ligaxkako azken partidak. Ezkurra eta Olazar, Urriza eta Ionen kontra ariko dira eta Zeberio II eta Etxeberria III, Urtasun eta San Miguelen kontra.

Finalerdietako ligaxka honetan bi lehendabiziko postuak lortzen dituzten bikoteek uztailaren 8an, igande arratsaldeko 16:30ean jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun