Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erremonte Saria irabazi dute Urrizak eta Joxe Etxeberriak

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 2a

Urrizak eta Etxeberria III.ak irabazi dute Gipuzkoako III Erremonte Saria. Utzitako argazkia

Ekainaren 29an Zestoan jokatutako finalean 40-30 irabazi zieten Zeberio II eta Ion-i

Urriza eta Joxe Etxeberria doneztebarrak irabazi dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren III. Erremonte saria. Ekainaren 29an, ortziralean Zestoan jokatutako finalean 40-30 irabazi zieten Zeberio II eta Ion-i.

Urriza eta Joxe Etxeberria doneztebarrak irabazi dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren III. Erremonte saria. Ekainaren 29an, ortziralean Zestoan jokatutako finalean 40-30 irabazi zieten Zeberio II eta Ion-i.

Partida bikaina jokatu zuten lau pilotariek, baina Urrizaren lana azpimarratu behar da. 20 tantu egin zituen eta Zeberio II.ak 13. Gibelean ere ongi ibili ziren Joxe Etxeberria eta Ion, baina gipuzkoarrak beheiti egin zuen hondarreko tantuetan. Doneztebeko atzelariak 8 tantu egin zituen eta 7 Azpeitiakoak.

 

Galarretako estelarrean ere irabazle Joxe Etxeberria

Biharamonean Galarretako estelarrean jokat zuen Etxeberria III.ak, oraingoan Patxi Zeberio lagun zuela aitzineko koadroetan eta 40-38 irabazi zieten Juaristi eta Julen San Migeli.

Lehenbiziko partidan, Juanmartiñena eta Andoni Saldiasek 35 eta 22 irabazi zieten Urrutia II eta Aritz Zubiriri. Hirugarrenean, Gorka Urtasunek eta Agirrezabalek 36 eta 40 galdu zuten Endika eta Ionekin eta azkenekoan, Zulaika eta Patxi Olazarrek 30 eta 28 irabazi zieten Matxin VI eta Aizpurua II.ari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun