Xabi Otero argazkilariaren 40 urteko lana Senperen erakutsiko da

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 2a

Xabi Oteroren 40 urteko lana ikusteko modua izanen da Senpereko Larraldean. Utzitako argazkia

Uztailaren 6tik 29ra ikusgai izanen da Larraldean

Xabi Otero argazkilari baztandarraren “Oihan hegalean” argazki eta diseinuen erakusketa ikusgai izanen da Senpereko Larraldean uztailaren 6tik 29ra.

Xabi Otero argazkilari baztandarraren “Oihan hegalean” argazki eta diseinuen erakusketa ikusgai izanen da Senpereko Larraldean uztailaren 6tik 29ra.

Oraingo honetan, azken 40 urteotan argitara eman dituen lanak erakutsiko ditu, era guzietako euskarrietan erabili diren eat argazkia ikusi duten sortze-lanen erakusketa. Euskal Herriko eta bertze leku batzuetako argazkiak, liburu, kartel eta logotipoen diseinua, edo aldizkari eta egunkarietako marrazkiak eta irudiak…

Izan ere, 40 urte hauetan 100 argazki-erreportaje baino gehiago egin ditu Xabi Oterok, bertze horrenbertze disko-azal, baita kartel eta logotipoak ere, eta 200 argitalpen baino gehiago. 10.000 argazki baino gehiago argitaratuak ditu, 6.000 gehiago Interneten eta bertze 70.000 gehiago artxibo inbentariatuetan.

Oterok dioen moduan, “argazkiak prozesu handi baten zati txiki bat dira, niretzat ez dira prozesu horren zatirik garrantzitsuena. Goiz hotz-hotz barean itxaronaldi luze batetik aukeratzen duzun unea dira, behelainoa desagertzen hasten denekoa, kresal usaina eta zorabioa dira, keroseno-usaina edo nekea itxaronaldi etsigarri batean”.

Aipatu bezala, erakusketa ekainaren 6tik 29ra irekiko da Senpereko Larraldean, ortziral, larunbat eta igandetan, 16:00etatik 20:00etara. Aurkezpena uztailaren 6an, ortziral arratsaldeko 18:30ean eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun