Urtero bezala, Herri Kiroletako hainbat txapelketa jokatuko dira Iruñeko sanferminetan. Nafarroa mailako txapelak erabakitzeko lehiak izanen dira. Saioak 12:00etan hasiko dira.
UZTAILAK 8
• Nafarroako Bikotekako Aizkora Txapelketa. Bertzeak bertze, Larretxea atta-semeek eta Jon Rekondo eta Ander Erasunek parte hartuko dute.
• Nafarroako I. mailako Arpana txapelketa.
UZTAILAK 9
• Nafarroako Harri-Jasotze Txapelketa. Lerro hauek idazterakoan partehartzea ziurtatua zutenak Josetxo Urrutia (Leitza) eta Xabier Ariztegi Santxin (Etxalar) ziren.
• Proba konbinatuen erakustaldia (kimuen mailan).
• Haurrentzako herri probak.
UZTAILAK 10
• XIV. San Fermin Motozerra Txapelketa. Eskualdekoen artean, Oieregiko Esteban Arruti ariko da.
• Kañamares anaien erakustaldia (zerratokia, aitzurrarekin egurra mozten).
UZTAILAK 11
• Nafarroako kadete mailako Arpana Txapelketa. Tartean izanen dira Eneko Irigoien eta Ekaitz Maritorena baztandarrak.
• Nafarroako Txinga Txapelketak, bai gizonezkoena eta bai emakumezkoena ere.
• Harrijasotze erakustaldia Mikel Saralegirekin (baieztatu gabea).
UZTAILAK 12
• Nafarroako Ingude Altxatze Txapelketa. Lerro hauek idazterakoan Josetxo Urrutia leitzarrak partehartzea baieztatua zuen.
• Harrijasotze erakustaldia Iñaki Perurenarekin.
• Aizkora erakustaldia Juan Jose Lopez eta Donato Larretxearekin.
UZTAILAK 13
• Nafarroako Lasto Altxatze Txapelketa. Karlos Sein, Eneko Telletxea eta Arkaitz Retegi igantziarrek parte hartuko dute.
• Motozerra erakustaldia (erabaki gabea).
UZTAILAK 14
• III. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa. Tartean izanen dira Eneko Saralegi (Leitza-Iruñea), Julen Olano (Leitza), Joxean Etxeberria (Ziga), Migel Angel Etxeberria (Beintza-Labaien), Martin Telletxea (Ezkurra) eta Kenari Erasun (Aurtitz).
• Nafarroako Gurdi Altxatze Txapelketa. Lerro hauek idazterakoan, Josetxo Urrutia zen partehartzea baieztatua zuen eskualdekoa.
• Lasto botatze saioa.