Erasun 23 urtez azpikoetan eta Saralegi 19 urtez beherakoetan azpitxapeldun

TTIPI-TTAPA 2012ko uztailaren 2a

Goiko argazkietan Ander Erasun ageri da eta behekoetan Eneko Saralegi. Gerardo BENGOA

Aurtiztarra ira­baz­learengandik minutu eskasera gelditu da eta leitzarra 15 segundora

Eusko Label Banaka­ko­ Aizkora Txapelketako aurtengo irabazleak erabaki dira. Finalak ekainaren 10ean jokatu ziren Az­pei­tian eta eskualdetik bi ordezkari izan ziren: 23 urtez azpikoetan Ander Erasun aurtiztarra­ eta gazteen mailan edo 19 urtez beheitikoetan Eneko Saralegi leitzarra­. Lan txukuna egin zuten batek zein­ bertzeak, eta azkenean, azpitxapeldun gelditu ziren bakoi­tza bere kategorian.
 
23 urtez azpikoetan, Mikel Larrañaga (Azpeitia, Gipuzkoa) eta Jon Ro­dri­guez II.a (Segovia, Espainia) izan zituen aur­ka­­ri Ander Erasunek. Azpeitiarra proba guz-tie­­­­tan aitzinetik izan zuen­ aurtiztarrak eta txapela etxean gelditu zen. Larra­ñagak 22 minutu eta 45 segundoko denbora egin zuen eta Erasunek 27:58­koa. Rodriguez II.a hi­ru­ga­rren sailkatu zen, 30:38­­­ko denborarekin.
 
Gazteen mailan, Eneko Otaño (Beizama, Gipuz­koa) eta Iker Vicente (Otsa­gabia, Nafarroa) izan ziren Eneko Saralegiren aurkariak. Gipuz­koa­rra nagusitu zen proba guztietan, baina ez Saralegiri hain­bertzeko tartea aterata. Azkenean­, 10 minutu eta 44 segundoz egin zituen lanak Otañok eta 11:01ean lei­tzarrak. Otsa­gabikoak 12:08ko denbora behar izan zuen­ buka­tze­ko. 
 
Urrezko Mailan, Floren Nazabal (Etxarri-Aranatz, Nafa­rroa) na­gu­situ zen, Ai­tzol­­ Atu­txa (Dima, Biz­kaia) biga­rren izan zen eta Unai Otaño (Iba­rra, Gipuz­koa) hiruga­rren­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun