Hauteskundeak

Joana GUERENDIAIN 2012ko ekainaren 29a

 Joan den ekainaren 10ean eta 17an Frantziako legebiltzarrerako hauteskundeak izan ziren eta herritarrek bozkatzera joan behar zuten berriz, oraingoan eskualdeko diputatua hautatzeko. Hona hemen Sarako emaitzak: lehen itzulian 1.029 pertsonek bozkatu zuten eta Michèlle Alliot-Marie (UMP) ailegatu zen lehenik bozen %32,9rekin, ondotik Peio Etcheverry-Ainchart (EHBAI) %27,92 eta hirugarrenik, Sylviane Alaux (PS) %21,24rekin. Bertze kandidatuek emaitza apalak egin zituzten. Bigarren itzulian, 1.021 pertsona joan ziren bozkatzera, eta berriz ere MAM izan genuen aitzinean bozen %51,44 rekin eta Alauxek %48,56 eskuratu zuen. Sara Pirineo Atlantikoko 6. barrutian sartzen da eta hor diputatua Sylviane Alaux hautatua izan da.

Ondoko taulan, hauteskundeetako bi itzulietan Saran izandako emaitzak ageri dira, partehartzea, boto kopurua eta portzentajeak. 
 
ZENTSOA                                   1. ITZULIA: 1.895            2. ITZULIA: 1.895
PARTEHARTZEA                     1. ITZULIA: 1.029            2. ITZULIA: 1.021
BALIODUNAK                           1. ITZULIA: 1.003            2. ITZULIA: 937
 

HAUTAGAIAK    BOTOAK 1. itzulia  BOTOAK 2. itzulia %
Michel Alliot-Maire (UMP)         330 32,90    482 51,44
Sylviane Alaux (PS)    213 21,24    455 48,56
Peio Etxeberri-Aintzart (EH Bai)           280 27,92    
Jean Telletxea (EAJ)      50 4,99    
F. Jalleau-Longueville (F. Nazionala)     37 3,69    
Philippe Etxeberri (Amaiur)        33 3,29    
Marie Contraires (Zentroa)     21 2,09    
Y. Debarvieux (Ezkerreko frontea)       11 1,10    
J.F. Zunzarren  (Eskuina)       7 0,70    
Michel Lamarque (Independentea)        7 0,70    
Sylvie Laplace (NPA)           6 0,60    
Christophe Leprete (EAI)           4 0,40    
Michele Noulibos (Lutte Ouvriere)        4 0,40    
Sophie Hautenauve (Piratak)          0 0,00    
 
 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun