Uda guziz bezala, ortzegun goizero merkatua izanen da frontoian. Merkatu honetara eskualdeko merkatariak heldu dira jatekoa saltzera, baina baita eskulanak (bitxiak, arropak…) saltzera ere. Goizetan eginen da, 09:00etatik goiti, uztailaren 5ean hasiko da irailaren 6ra arte.