Uztailaren 7an, larunbat gauarekin, Usopop festibalaren itzulera dugu. Usaian, Lizarrietan egin izan da, baina aldi honetan plazara etorriko dira, zahar etxe zaharraren parkera, hain zuzen.
Arratsaldean, 18:30etik goiti hasiko dira kontzertuak eta talde gonbidatuak ondokoak izanen dira: Botibol Baionako folk taldea, Belako mungiar talde gaztea, Gari Hertzainak taldeko kantari ohia eta Elorn dj-a. Lehentxeago Pantxika Solorzano eta Xanok Elektronik Plist haurrentzako dantzaldia aurkeztuko dute.