Transportes Bidasoa txirrindulari taldeko Xabi Aranguren laugarren izan zen Oliten

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 29a

Xabi Aranguren igantziarra laugarren sailkatu zen Oliten. Utzitako argazkia

Bezperan sei orduz azpitik egin zuen Quebrantahuesos proba igantziarrak

Transportes Bidasoa taldeko txirrindulariak Olitera gerturatu ziren San Juan egunean, Oliteko master laisterketan parte hartzera. Xabi Aranguren igantziarra izan zen taldeko txirrindularirik leihakorrena, bezperan Quebrantahuesos martxa ospetsua sei orduz azpitik burutu ondotik, 4. postua lortu baitzuen Oliten.

Taldea ihesaldi ugaritan sartu zen, Jabi eta Ibon Urtiaga Beteluko anaiak lehenik, Iñaki Villoria eta Xabi Aranguren bera ondoren eta azken 10 kilometroetan igantziarra sartu zen ihesaldi onean. Berriz ere Iker Zabaleta izan zen azkarrena helmugan eta zortzi kideko ihesaldian Xabi Aranguren 4. postuan helmugaratu zen. 18. izan zen Mikel Arburua Igantziarra, pelotoi nagusiari segundu batzuetako tartea atereaz. Tropel nagusiko lehen postuentan Iñaki Villoria eta Ibon Urtiaga sartu ziren, haiekin batera helmugaratu zen Luziano Mitxelena lesakarra, master60 mailan 3. postua lortuz. Jabi Urtiagak eta Joxe Angel Mitxelenak ez zuten karrera bukatzea lortu.

Froga honen ondotik, Luziano Mitxelenak master60 mailan lider moduan segitzen dute du, Ion Zeberiok, Xabi Arangurenek eta Iñaki Villoriak, senior, master30 eta master40 mailetan, hirugarren postua mantentzen dute. Azken froga Iruñan jokatuko da irailean eta han erabakiko da azken sailkapena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun