Nafarroako Erregionaleko koparen finalerdia jokatzekoa zuen Doneztebe Futbol Taldeak San Ignacioren kontra joan den larunbatean Iruñean.
Final zortzirenetan, Leitzako Aurrera kanporatu zuen Doneztebek eta final laurdenetako partidan Doneztebek 2 eta 0 irabazi zion CD Urroztarra talde historikoari, Lander Mindegia eta Irail Zestau gazteen golen bitartez.
Ligan ez da sobera fin ibili Doneztebeko futbol talde nagusia, baina kopan bere egiazko neurria eman du. Larunbateko norgehiagoka gainditu izan balu, ekainaren 30ean, larunbat honetan jokatuko luke finala.