Iaz bezala, aurten ere sanjuan sua elkarrekin egitea erabaki da

Mattin LARRALDE 2012ko ekainaren 28a

Joan den urtean lehenbiziko aldiz plazan elkartu zen jendea San Juan bezperan, luntxa egin eta gero, su gainean saltoka ibiltzeko. Mattin LARRALDE

Plazan luntxa egin eta su gainean saltoka ibiltzea izan da asmoa

 Bertze herri aunitzetan bezala, aurten ere sanjuan suetan salto­ka­­ aritzeko aukera plan­ta­tu da herrian. Orain dela­ urte batzuk, bakoi­tzak bere aldetik egiten zi­tuen San Juan bezperan suak, baina orain dela urte bat guraso taldeak suen aitzinetik luntx ttiki bat egitea proposatu zuen, bakoitzak etxetik nahi zuena eramanez eta denak plazan elkartuz. Ideia ho­rrek hagitz harrera ona izan zuen lehenbiziko urtean, eta hortaz, aurten ildo beretik segitzea erabaki zen.

Joan den larunbatean, ekainak 23, denak plazan bil­tzeko deia egina zen eta gero, karrika moztuz, sua egitekoa zen jendea saltoka aritzeko.

Lerro hauen bidez, guraso talde hori zoriondu nahi dugu, herriko ekintza aunitzetan parte hartzen duelako eta ideia on aunitz ematen dituelako. Hagitz langileak dira eta segi dezatela horrela!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun