Malerrekako euskara ­teknikaria Perun hil da mendiko istripuan

Ttipi-Ttapa 2012ko ekainaren 28a

 Mikel Gartzia iruinda­rra Perun hil zen mendiko istripu batean, Ausangate mendikatean. Eskalatzera joana zen Ana Mari Lopez emaz­tea­rekin, eta ekainaren 11ko goizaldean elur jauzi batek harrapatu zituen kanpin den­dan lo zirela. Gar­tziarekin mendi­ko laguntzailea ere hil zen. Lopezek, ordea, bizirik ate­ratzea lortu zuen, eta erreskate zerbi­tzuak ohartarazi zituen. Mikel Gartzia Lo­pez de Sabando Malerrekako euskara teknikaria zen azken 12 ur­teetan; Donez­teben egiten zuen lan eta 40 urte zituen. Tartean, bi urteko eszedentzian izan zen, Nafarroako Parlamentuan itzultzaile lanetan aritzeko. Ezbeharrak nahigabea eta samina sortu du ba­tez ere Malerreka in­guruan, aski ezaguna baitzen ikastetxe eta euskaltzaleen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun