Arrakasta ikusita hurrengo urtean Artisau Egunari eusteko prest

Joseba URROTZ 2012ko ekainaren 28a

Bittoriano anaia-arreta eta hilobekin ageri da Arantxa ITURRALDE

Giro ona sortu da eta 120 lagunetik gora bildu dira bazkarian

 Giro polita izan zen ekainaren 16an lehenbiziko aldiz ospatu zen Artisau Egunean. Eguraldi dotoreaz, goizez, hamabortz bat artisauren lana eta ekoizpenak ikusi eta dasta­tzeko aukera izan zen. Eguerdi alderako plaza eta frontoi zaharra bete antzera zirela, Gorramendi gaztandegikoek bertan sua eginda, gazta bildu zuten; bi herrita­rrek aizturrez ardi banari ilea moztu zioten eta Male­rreka Kantuz-eko tal­deak ere bere saioa egin zuen, Mikel Gartzia zena gogoan. Eta nola ez, Bi­ttoriano Arzuagari omenaldia ere egin zitzaion, bertan zaudenen esker ona hartuz, erran baitaiteke han zauden aunitz beregatik agertu zirela. Seguraski, horrega­tik izanen ziren bazkarian 120 lagun baino gehiago. Bertsolariek ere saio polita egin zuten, jendea gozaraziz hain­bat ateraldi irriga­rrirekin. Gero, dantza­ eta soinua ez ziren gelditu ia argitu arte. Erran bezala, giro ona ez bai­tzen faltatu, alde egiteko ez zen prisa haundirik izan. 

Azke­nean, jendea kontent gelditu zen, baita antolatzaileak ere, hurrengo urtean erronkari eusteko prest.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun