Uritzako festaren aitzakian, 60 lagun bildu ziren ekainaren 16an eta giro ona sortu zen. Bazkaria da antolatzen dena, baina aurrekoetan bezala, azkenean egun osoko festa bilakatu zen, gosaria, bazkaria eta berendu-afaria barne. Joxemari, Ainhoa eta Olaia musikariek saltsa polita paratu zuten eta jendea kontent eta errepikatzeko gogoz gelditu zen. Aipatu, gisa berean, Juliana Mutuberriari loresorta oparitu zitzaiola, bazkariko zaharrenari, hain zuzen. Aurtengoa zazpigarren festa izan da baina jendea gogoz gelditu dela ikusita, ea urte askoz segitzen duen.