Bertizko Partzuergo Turistikoa aurrera pausuak ematen ari da produktu turistiko berrien garapen eta promozioan

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 28a

Pilota eta hegaztien behaketari buruzko bi atal berri paratu ditu webgunean eta sare sozialetan zozketa eginen du

Bertizko Turismo Partzuergoa bi produkto turistiko berritan lan egiten ari da duela urte batzuetatik honat. Hain zuzen, laxoa eta bertze pilota modalitateen berri ematen du erakustaldien bidez eta hegaztien behaketa lantzen ari da. Bi produktu horiek bere atalak dituzte orain Partzuergoaren webgunean.

Bertizko Turismo Partzuergoa bi produkto turistiko berritan lan egiten ari da duela urte batzuetatik honat. Hain zuzen, laxoa eta bertze pilota modalitateen berri ematen du erakustaldien bidez eta hegaztien behaketa lantzen ari da. Bi produktu horiek bere atalak dituzte orain Partzuergoaren webgunean.

Lehenbizikoa, gure eskualdearen ezaugarri bat da: laxoaren jokoa, nahiz eta euskal pilotaren bertze modalitatetan ere lan egiten duen, erakustaldien bitartez, batez ere Urdazubin eta Oitzen. Orain, Partzuergoak aurrera pausu bat gehiago eman du, bere web orrian pilotaren inguruko atal bat irekiz.

Erakunde turistikoak bertze atal berri bat sortu du: hegaztien behaketarena, duela bi urtetik lantzen ari dena, gehien bat hegazti migratzaile eta basoan bizi direnen behaketaren jardunaldien bitartez. Ekimen hau irailean eginen da hirugarren urtez, Etxalar eta Bertiz aldean eginen den ekitaldi programa batekin.

Partzuergoa aitzinera doa sare sozialen erabileran, marketineko tresna garrantzitsua baita gaur egun. Horretarako CEINen laguntza izan du proiektu piloto baten bidez. Facebook, Twitter, wikiloc, forsquare, linkedin eta blogetan egoteaz gain, berriki bere lehenbiziko zozketa atera du Partzuergoak Facebookeko fan pagean: 10 sarrera zozketatzen dira uztailaren 21eko Amaiurreko ikuskizunerako. Horretarako, parte hartu nahi dutenek Facebook eta Baztan-Bidasoako alojamenduen erreserba zentrala begiratu beharko dute.

 

Bidasoko bide berdearen proiektuaren aurkezpena Baztanen

Bertizko Turismo Partzuergoak bide berdeko PSIS-a bultzatzen du, bai Doneztebe-Endarlatsako zatiarena, berriki Lurralde Antolamenduaren Komisioan onartu dena eta datorren astean Gobernu Komisiora joanen dena bere behin-betiko onarpenareko, bai Bertizarana eta Baztango zatiarena. Azken honetan, ikerketa osagarriak egin behar izan dira eta hauek Europako FEDER fondoekin eta Nafarroako Gobernuaren kofinanziazioarekin finanziatu dira, Eurovelo proiektuaren gainontzeko ekintzak bezala.

Osatutako proiektu ha, Gobernura helarazi baina lehenago, udal korporazioei aurkezten ari zaie (hasierakoa aurreko legealdiko ordezkariei aurkeztu baitzitzaien). Bertizaranako udala eta kontzejuei dagoeneko aurkeztu zaie eta datorren asteazkenean, uztailak 4, aurkezpen publiko bat eginen da Baztanen, Arizkunean, arratsaldeko 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun