Parazelaietako­bordako gaztak irabazi du Bestaberriko lehiaketa

Fermin ETXEKOLONEA 2012ko ekainaren 27a

Bestaberri Eguneko prozesioa goiko argazkian, eta berendua behekoan. Izaskun ZUBIALDE

Guztira bederatzi gazta aurkeztu dira lehiaketara

 Ederki atera ziren Bes­taberri Egunerako prestatutako ekitaldiak. Alde batetik, joan den urtean zenbait herritarrek berreskuratu zuten prozesioa egin zen, eta bes­tetik, Udalak antolatuta, gazta lehiaketa. Eran­tzun ona izan zuen, bederatzi­ gazta aurkeztu baitziren: Olasenekoborda, Idiar­te­­koborda, Elamenekoborda, Serokoborda, Azkuntzolotakoborda, Parazelaietakoborda, Seroinea, Elizgain eta Martuzenea. Denen maila ona izan zen, baina azkenean, Para­zelaieta­ko­bordara joan­ zen lehenbiziko saria eta bigarrena Az­kun­tzo­lotako­bordara. Eta sari berezia eman zitzaien Ola­se­nekobordakoei gaz­ta berezia egitea­ga­tik­.

Arratsaldeko berenduan gazta guztiak jan ziren, eta haurrendako txokolatada ere izan zen. Horrez gain, Agerraldek bere musika doinuekin bazterrak alaitu zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun