Eskolan ikasturtea akitu dute

Arkaitz MINDEGIA 2012ko ekainaren 27a

Alicia DEL CASTILLO

 Herriko eskolako haurrek akitu dute ikasturtea, ederki akitu gainera, besta ede­rra ospatu baitzuten ekainaren 20an. Goizean jolasean ibili ziren algara eta salto artean, eta eguerdian, plazan, karparen azpian bazkaria egin zuten. Ederki pasatuz irailera arte aio erran zioten eskolari. Bertzalde, ikasturte bukaera zela aprobetxatuz, azkeneko astean, Haur Hezkuntzako haurrek erakusketa eder bat egin eta aurkeztu zuten. Beraiek erabakitako proiektuaren inguruan sakon­tzen aritu dira ikasturtean, zehazki, astronauta eta espazioaz aritu dira, Begoña tutorearen gidaritzapean. Erakusketan urte guztian sakondu dutena ikusi ahal izan zen: Apolo 11ren maketa bat, Miroren inguruan egindako mural bat, astronauten kasko batzuk... Lan txukun eta polita egin dute gure gaztetxoek, baina ezin ahantzi gurasoen laguntza haundia izan dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun