Publikoak erabakiko du bestetako kartel lehiaketako irabazlea

Arkaitz MINDEGIA 2012ko ekainaren 27a

Aurkeztutako lanekin erakusketa eginen da

 Udan sartu garen honetan, gainean dauzkagu herriko bestak. Dena loturik dago, baina aurtengo bestek badute be­rrikuntza aipagarri bat. Lehenbiziko aldiz, kartel lehiaketa antolatu baitu Udalak. Joan den ekainaren 22an aki­tzekoa zen kartelak entregatzeko epea. Aurkeztutako lanak erakusketa batean paratuko dira gero, eta publikoak erabakiko du zein den irabazlea. 

Bestetako egitarauaren berri hurrengo aldizkarian emanen dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun