Nafarroako Gobernuak hezkuntza publikoan iragarri dituen murrizketak direla eta, hainbat protesta egin dituzte guraso, ikasle eta irakasleek.
Ikasturtea akitu dute neska-mutikoek baina hori baino lehen, azken bortz aste hauetan murrizketen kontrako hainbat ekintza egin dira: egunero eskolako atean elkarretaratzeak, asanbladak, itxialdiak, pankartak eta zapiak egin, 300 sinadura bildu, Iribas hezkuntza kontseilariari 345 instantzia inguru egin, ekainaren 2ko manifestazioan parte hartu... Joan den astean, murrizketen kontrako bertzelako ekimenak egitea ere aurreikusia zegoen, baina sortutako saltsak tarteko, bertan behera gelditu ziren. Aipatzekoa da eztabaida dezente eragin duela gaiak.